AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudioko Ikastolan Alexia plataformaren erabilera indargabetzea lortu du Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak

Ikasturte honetan egindako borrokari esker, Alexia "kontrol mekanismoa" indargabetzea lortu dute Laudioko Ikastolako ikasleek. Aurtengo borrokaren bilakaera zein balorazioa azaldu dituzte, garaipenaren jatorrian ikasleen "auto-antolaketa" dagoela nabarmenduz. Ikasle Autodefentsa Sareen borroka "bestelako borroka esparruekin harremantzeko" beharra ere azaleratu dute.

Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareko kideek badute zer ospatua. Laudioko (Araba) Ikastolan aurreko ikasturtean martxan jarri zuten Alexia plataformaren aurkako borroka, eta argitaratu berri duten komunikatuak azaltzen duenez, indargabetzea lortu dute. Ikasleei subjektu izaera ukatzen dien "kontrol mekanismo" modura definitu dute plataforma, ikasleek guraso eta irakasleen artean duen bitartekaritza funtzioa kentzeko eta "objektu soil" bihurtzeko helburua duena. Kontrolaz gain, beldurra eta "auto-errepresio" funtzioak betetzen dituela azaldu dute, "ikasleen interesen aurkako erasoa" dela argudiatuta.

Hamaika pauso



Orixe eta Laskoraingo borroken balioa eta garaipen horietan babes nazionalak izan duen garrantzia azpimarratu ditu TASek
Tolosaldeko Ikasle Autodefentsa Sareak ebaluazio irizpideak aldatzeko borroka abiatu zuen urtarrilean, Orixe ikastetxean. Baterajotze nazionala medio, ikasle borrokaren sinbolo bilakatu zen Tolosaldeko ikasleen jarduna. Ikastetxean ebaluazio irizpideak aldatzea lortzeaz gain, Laskorain ikastetxean ere ikasle gela lortu dute. Horretan guztian, dimentsio nazionalak izan duen garrantzia azpimarratu dute publiko egin duten balorazio oharrean.