AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudioko kamioilari bat koman dago Alemanian, Poliziaren interbentzio batean bihotzekoa jasan ostean

43 urteko langileak duela hilabete izan zuen konfrontazio bat polizia-indarrekin, eta ospitalean dago geroztik.

Laudioko (Araba) garraiolari bat Alemanian dago ospitaleraturik, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), Alemaniako Poliziarekin "argitu gabeko gertaera" bat jazo ondoren. Itxura denez, duela hilabete izan zuen bihotzekoa gizonezkoak, polizia-agente batzuen esku-hartze batean. Ordutik ospitalean dago, koma egoeran.

Hainbat hedabidek emandako informazioaren arabera, Düsseldorf hiritik gertu izan ziren gertakariak, autobide batean. Antza, talka egin zuten kamioilaria gidatzen ari zen ibilgailuak eta auto batek, eta polizia-indarrak bertaratu ziren orduan. Alemaniako Poliziak dio behargina "asko asaldatu" zela une horretan, eta lurrera erori zela bat-batean, bihotzeko batek emanda.

Zenbait iturrik diote, ordea, fiskaltzak zalantzan jarri duela bertsio hori, eta gertatutakoa ikertzen ari dela. Langilearen senideek ez dute salaketarik aurkeztu oraingoz.

Euskal langileriarentzat autodeterminazioa aldarrikatu du EHKSk Aberri Egunean
EAJ eta EH Bildu "iruzur autonomiko berria negoziatzen" ari direla salatu du EHKSk, eta adierazi du autodeterminazioa "euskal langileriaren edo gehiengo sozialaren eskubide bezala ulertu behar dela". Antolakundeak euskal langileria deitu du "alderdi iraultzailea berregituratzeko prozesuan lan egitera, prozesu sozialista Euskal Herrian eta maila internazionalean indartzera, eta iruzur autonomiko berriari aurre egitera".