AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudion izan den heriotza dela-eta, Osakidetzaren arretako guneen egoera salatu dute

Ostiralean, hil egin zen bihotzekoak jota anbulatoriora joan zen gizon bat: une horretan, ez zegoen medikurik osasun-zentroan.

Aurreko ostiral arratsaldean, 42 urteko gizonezko batek galdu zuen bizia Laudioko (Araba) Etengabeko Arretako Gunean (PAC, gaztelerazko sigletan). Bihotzekoa izan zuen eta osasun-zentrora joan zen, baina bi erizain baino ez zeuden bertan; ez zegoen medikurik. Aiaraldea.eus-ek jaso duenez, "Zaintza Intentsiboko Unitate (ZIU) lanak betetzen dituen anbulantzia beranduago heldu zen tokira"; hala ere, gauean baieztatu zuten gizonaren heriotza.

Hainbat kolektibok, esaterako ESK sindikatuak eta OPA herri-plataformak, Osakidetzaren Etengabeko Arreta Guneen egoera salatu dute. Aiaraldea-ren arabera, Laudioko anbulatorioko osasun-langile batek azaldu du ohikoa dela "medikurik ez egotea larrialdietan eta ardura guztia erizainen esku egotea"; nahiz eta, berez, derrigorrezkoa den Etengabeko Arreta Guneetan gutxienez mediku bat egotea.

Indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa aurkeztu du Itaiak
Lau ardatz ditu proposamenak: "emakume langileon babesa antolatzea", "erasoen aurrean erantzutea", "indarkeria matxista normalizatzen duen industria kulturala borrokatzea" eta "antolakuntza politikoa garatzea eta indartzea".