AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laugarren aldiz mobilizatu dira osasungintza sozialeko langileak Baionan

SEGUR erreformak sortzen dituen baldintzak eta soldata eskasak salatu dituzte laugarren aldiz medikuntza sozialeko beharginek. Orotara, 300 langile batu dira kaleetan manifestatzeko.

Laugarren greba eguna zuten atzokoa medikuntza sozialeko beharginek, SEGUR erreformak sortutako baldintzak salatzeko. Izan ere, erreformak ez ditu medikuntza sozialeko langileak kontuan hartzen eta, horren ondorioz, haien soldata ez litzateke medikuntzako gainontzeko langileen modukoa, nahiz eta egitura berdinetan lan egin.

Horrez gain, behargin horien hitzarmen kolektiboa ere aldatzekotan da, eta baliteke lan-baldintzak are gehiago kaltetzea, salatu dutenez.

Goierriko Kontseilu Sozialistako kideek Gipuzkoako Foru Aldundiraino eraman dute bidesariaren aurkako aldarria
Bihar mobilizatuko dira berriz Beasain eta Bergara arteko bidesari berriaren kontra, Beasainen.