AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lazioko bost faxista atzeman dituzte, Realeko zaleei egindako erasoarengatik

Erasotzaileetako bat atxilotu dute, eta beste lau identifikatu dituzte. Faxistek gutxienez hiru realzale zauritu zituzten labanaz aurreko asteazkenean.

Hilketa saiakera egotzita, Lazioko bost jarraitzaile faxista atzeman dituzte momentuz. Haietako bakarra mantentzen dute atxilo, gainerako laurak aske utzi baitituzte jadanik, karguekin. Antza denez, bideo-zaintza kamerek eta bizilagunek hartutako bideoak aztertuta identifikatu dituzte bost erasotzaile horiek. Badirudi, gainera, odol-arrastoak aurkitu dituztela haien arropetan. Italiako Poliziak dio, denera, hamar pertsona dituela identifikatuta, Realeko jarraitzaileen kontrako erasoarengatik.

Atxilotuta segitzen duen erasotzailearen kasuan, badirudi "objektu bat" eusten eta realzaleei eraso egiten ageri dela bideoetan. Italiako komunikabide batzuen arabera, 24 urte ditu eta Lazioko jarraitzaile ezagun baten semea da: Ettore Abramo Pluto. 2019an atxilotu zuten narkotrafikoagatik.

Eraso faxista aurreko asteazkenean


GKSk milaka gazte mobilizatu ditu, gerrari eta faxismoari aurre egiteko
Jendetza atera da kalera Bilbon eta Iruñean, faxismoaren kontrako euste-horma eraikitzeko asmoz. Faxismoari aurre egiteko, langile-klaseko kolektiboei elkarlanerako eskua luzatu die GKSk.