AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lazkaon, emakume bati eraso dio gizonezko batek

Larunbatetik iganderako gauean, emakume bati ukituak egin zizkion 35 urteko gizon batek.

Aurreko asteburuan, sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Lazkaon (Gipuzkoa): larunbatetik iganderako gauean, ukituak egin zizkion 35 urteko gizonezko batek, goizaldeko 02:30ak aldera. Zenbait ordu beranduago atxilotu zuten erasotzailea, baina aske geratu zen epailearen aurretik igaro ondoren.

Gasteizen (Araba) eta Donostian (Gipuzkoa) ere izan ziren hainbat eraso matxista aurreko asteburuan, eta Zizurren (Nafarroa) zenbait emakumeri eraso zieten aurreko astean zehar, bertako jaietan. Gainera, aurreko asteazken gauean 31 urteko emakume bat erail zuen Bilbon (Bizkaia) bere bikotekideak, eta abuztuan Luhuson (Lapurdi) izandako bortxaketa bat salatu du berriki Ipar Euskal Herriko Itaiak.

Libanon eta Sirian, Hezbollahko ehunka kideren bilagailuak leherrarazi dituzte sionistek
Gutxienez hamabi pertsona erail eta 3.000 inguru zauritu dituzte erasoan. Badirudi Israelgo Estatuaren zerbitzu sekretuak daudela erasoaren atzean, eta AEBen parte-hartzea iradokitzen duen informazioa ere argitaratu dute. Aurrez, Libanon maila handiagoko oldarraldi batera jotzeko mehatxuak egin dituzte agintaritza sionistek.