AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Legazpiko Gaztetxearen aurkako erasoak salatu dituzte

Azkenaldian hainbat eraso izan dira Legazpiko Gaztetxearen aurka, eta horren harira, protestara deitu zuen aurreko astean gaztetxeko asanbladak. Ordiziako Gaztetxeari ere egin diote eraso hilabete honetan.

Duela egun batzuk, Legazpiko Gaztetxean izandako hainbat gertakariren berri eman zuten gaztetxeko kideek; antolatutako ekimenetan barran lanean aritu den jendearen aurkako errespetu faltak, espazioa nahita zikintzea eta gaztetxeko materiala apurtzea bezalako erasoak zituzten, besteak beste.

Gaztetxeko asanbladako kideek aipatu zutenez, ez dute nahi Legazpiko Gaztetxeak "taberna soil baten" erabilera izatea; hain zuzen, "harremantze modu berri bat hedatzeko" eta "gazteen arazoen aurka antolatzeko" balio dezakeen espazio modura definitu baitute gaztetxea. "Berdintasuna eta errespetua" aldarrikatu zituzten, beraz, eta azaldutako egoera aldatzen ez bada, neurriak hartu beharko dituztela ohartarazi zuten.

Gertaera horiek salatu eta egun gutxira, berriro eraso zioten Legazpiko Gaztetxeari. Sare sozialen bidez zabaldutako irudietan ikus daitezke hautsitako kristalak eta apurtutako nahiz nahasitako bestelako materiala. Horren aurrean, elkarretaratzera deitu zuen asanbladak pasa den ostiral iluntzerako, eta horren aurretik, egun osoan izan zuen itxita gaztetxea.

Legazpiko Gaztetxea ez da azkenaldian erasoak jasan dituen espazio bakarra izan Goierrin. Ordiziako Gaztetxea ere izan da erasotua hilabete honetan; hain zuzen, apurtutako ate bat eta hautsitako diru-kutxa bat ikus daitezke argitaratutako argazkietan. "Bertan antolatzen diren eragileen eta asanbladaren aurkako eraso" bezala kokatu zuten gertatutakoa.

Argazkietan, Legazpiko Gaztetxea eta Ordiziako Gaztetxea

A-636an ezarri nahi duten bidesariaren kontra irten dira kalera Bergaran, Urretxun eta Beasainen
'Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu' dinamikarekin aurrera doaz Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistak. Bidesariaren eta bizitzaren garestitzearen aurkako elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan; azken asteburuan, hain justu, Bergaran eta Urretxu-Zumarragan atera dira protesta egitera.