AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Legazpin, familia bat legez kontra etxegabetzen saiatu da Eliza

Apaiza ostegunean ahalegindu zen familia bere etxetik botatzen, eta argindarra moztu zuen bertan.

Aurreko astean etxe-kaleratze saiakera bat izan zen Legazpin (Gipuzkoa), Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez. Legez Elizaren jabetzakoa den etxe batean bizi da familia bat, Brinkola auzoan, baina apaiza aurreko ostegunean saiatu zen haiek handik botatzen.

Legazpiko elizgizona beste bi pertsonarekin bertaratu zen aipatutako etxera, eta legez kontra saiatu zen familia handik kaleratzen. Hori gutxi balitz, argindarra moztu zien. Familia horretan, besteak beste, adin txikiko bi pertsona dira.

Legez kontrako etxegabetze saiakera salatzeaz gain, kaleratze guztiak etetera deitu du Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Lizarrako Bajadikaren harira irekitako prozesuaren aurka mobilizatu dira ehunka lagun
Ostegun honetatik aurrera deklaratu beharko dute 27 lagunek, iazko Bajadikan udalaren jarrera autoritarioa salatzeagatik.