AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lehen faseko neurriak gogortu ditu Eusko Jaurlaritzak: herritik herrirako mugimenduek mugatuta jarraituko dute

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezingo da udalerritik atera, lanerako edo eskolara joateko ez bada. Bestalde, Hego Euskal Herri osoan segituko du mugatuta elkartzeko aukerak: gehienez hamar pertsonak baino ezingo dute bildu.

Espainiako Gobernuak deseskalatze prozesuko lehen fasearen inguruko xehetasunak argitaratu ditu gaur, maiatzak 9. Dena den, Eusko Jaurlaritzak hainbat muga ezarri ditu maiatzaren 11an irekiko den faseari: Espainiako Gobernuak probintzia barruko mugimenduak baimendu baditu ere, EAEn mugatuta egoten jarraituko dute herrien arteko mugimenduek, baita probintzia barruan ere. Lanera edo eskolara joateko eta salbuespen kasuetarako baino ezingo da udalerritik irten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Jaurlaritzak ohartarazi du eskumena duela mugikortasunaren auzian esku hartzeko, eta Espainiako Gobernuarekin adostu dituela ezarriko dituen mugak.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren ibilbide-orria jarraituz, Hego Euskal Herrian ere mugatuta jarraituko du biltzeko aukerak. Gehienez hamar pertsonak baino ezingo dute elkartu, eta leku itxietan izan beharko du.

Langile bat zauritu da Tubacexek Laudion duen lantegian, makina batek hanka harrapatuta
Goizean izan da lan-istripua, eta Bilbora eraman dute zauritutako behargina. Apirilaren amaieran beste langile bat zauritu zen eskualdean, Tubos Reunidosen Amurrioko fabrikan. Bestalde, iazko udaran, bi langile erail zituzten Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan.