AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lehen greba egunari ekin diote Haurreskolak partzuergoko langileek

Langile gehienek jo dute gaur grebara, eta hurrengo asteazkenean izango da bigarren lanuzte eguna.

Azaroaren amaieran deitu zuten grebara Haurreskolak partzuergoan: hain zuzen, abenduaren 10erako eta 16rako egin zituzten deialdiak, urrian hasitako mobilizazioei jarraipena emateko asmoz.

Beharginei inposatu dizkieten gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" izanda ere, %73k egin dute greba gaurkoan. 278 langileri oztopatu diete greba eskubidea, eta sindikatuek salatu dutenez, gutxieneko zerbitzuen interpretazioan harago joan da partzuergoko kudeatzailea.

Beharginen lan-baldintzei dagokienez, lan-hitzarmena konplitzea edota ordezkapenak betetzea dira, besteak beste, langileen eskakizunak, eta oro har, lan-baldintzek okerrera egin dutela salatu dute. Bestalde, baina, partzuergoa Hezkuntza Sailean integratzea, aurrekontua handitzea edota 0-3 urte arteko haurren hezkuntzaren doakotasuna aldarrikatzen dituzte.

100 egun daramatzate langabezian Donostiako haurtxokokoetako eta gaztelekuetako langileek
Duela 100 egun itzuli behar ziren haien lanpostuetara beharginak, baina itxita jarraitzen dute zentroek, eta salatu dute langabezian daudela ordutik.