AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lehenengo Artea Kalera jardunaldia, Gasteizen

Hala Bedin izan zen hitzordua aurreko ostegunean, eta arte plastikoek eta muralgintzak kultur borrokan duten tokiaz aritu ziren. Arrasaten eta Barañainen ere antolatuko du saio bana Ekidak.

Ekida Arte Ekimen Sozialistak "arte plastikoek eta muralgintzak kultur borrokan duten lekua" lantzeko jardunaldi batzuk jarri ditu martxan, Artea Kalera izenpean. Aurreko ostegun arratsaldean izan zen lehenengo saioa, Gasteizko (Araba) Hala Bedi tabernan, eta jende ugari bertaratu zen. Argazki erakusketa bat jarri zuten bertan Ekidako kideek, eta Arte plastikoak, kultur borrokarako tresna hitzaldia egin zuten. Horren ostean, gauez, DJ Komadü aritu zen musika jartzen.

Artea Kalera ekimenaren barruan, beste bi hitzordu ere jarriko ditu Ekidak, Arrasaten (Gipuzkoa) bat eta Barañainen (Iruñerria, Nafarroa) bestea. Aurrerago emango du data eta egitarau zehatzen berri.

Gasteizko Glow diskoteka seinalatu dute, emakumeak "objektu sexual bihurtzen" dituelako
'La isla de las tentaciones' programan oinarritutako festa bat izan da bertan asteburuan, eta hura salatu du Gasteizko Itaiak: "Sare sozialetako influencer-ek zein telebistako reality ugarik emakumeon sexualizazioa bultzatu eta ideia matxistak zabaltzen dituzte".