AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Leioako Aula Magnako eskailerak Palestinako koloreekin margotu ditu IAk

Bihar mobilizazioak egingo dituzte EHUn eta NUPen, unibertsitateei exijitzeko Israelekin dituzten harremanak eten ditzatela.

Atzo, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko ekintza bat egin zuen Ikasle Abertzaleakek (IA) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Leioako (Bizkaia) campuseko Aula Magna pareko eskailerak Palestinako banderako koloreekin pintatu zituen, bihar, irailaren 18an, mobilizatzera deitzeko. Izan ere, IAk mobilizazioak antolatu ditu bihar eguerdirako Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta EHUko hainbat campusetan; Leioan, Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) hain zuzen ere.

"Euskal Herriko ikasleok Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren alde mobilizatu behar gara", adierazi zuen ikasle-antolakundeak atzokoan: "Norabide horretan egin dezakegun ekarpena Israelekin dauden harremanak eteteko presioa egitea da".

"EH Bilduren errepublikan Polizia egongo da", dio Otegik
Defendatu du polizia-indar guztiak ez direla berdinak: "Ez gaude polizia guztiak berdinak direla dioen 'ACAB' posizioan".