AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Leioako campusean izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 16tik 17ra

Aurten ere antolatu dute Herri Unibertsitate nazionala. Bi eguneko jardunaldiak izango direla jakinarazi dute; hitzaldiak, mahai-inguruak, mobilizazio bat, jaialdi bat nahiz aisialdirako jarduerak izango dira.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Leioako campusean (Bizkaia) egingo dute 2022ko Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 16tik 17ra bitartean. Aurreko edizioetan bezala, formakuntza eta eztabaida politikoa bultzatzeko helburua jarri diete jardunaldiei antolatzaileek, "langileriaren behar eta interesetarako hezkuntza" eraikitzeko bidean.

Datozen asteetan emango dute egitarauaren xehetasunen berri, adierazi dutenez.

Txertoan oinarritutako Covid ziurtagiriaren esklusibotasuna onartu du Frantziako Legebiltzarrak
Litekeena da PCR probetako emaitza negatiboek baliorik ez izatea aurrerantzean, eta txertaketa-ziurtagiriak baino ezin izango dira aurkeztu hainbat espazio publikotara sartzeko. Neurria aldeko 215 botorekin, kontrako 58 botorekin eta zazpi abstentziorekin onartu da Diputatuen Ganberan. Diputatu batzuek erabakiaren aurkako helegite bat aurkeztu dutenez, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak ostegunean igorriko du behin betiko erabakia. Gauzek bere horretan jarraituz gero, araua ostiraletik aitzinera sartuko da indarrean.