AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Leitzako IAk aldarrikapen zehatzak helarazi dizkio Amazabal institutuko zuzendaritzari

"Lan karga murriztea" eta "egin beharreko lanak irakasgai horiei dagozkien egunetan soilik bidaltzea" dira Leitzako Ikasle Abertzaleakek zuzendaritzari aurkeztutako eskariak.

Aurreko astean, Leitzako (Nafarroa) Ikasle Abertzaleakek inkesta bat jarri zuen martxan Amazabal institutuan, salbuespen egoera honetan ikasleen baldintzen berri izateko. DBHko 2. mailatik, batxilergoko bigarren mailara bitarteko ikasleek hartu zuten parte galdetegian, eta IAko kideek azaldu dutenez, "agerian gelditu da ikasleek bizi duten errealitateak okerrera egin duela".

"Eguneroko lan karga ez dela klase presentzialen baliokide" eta "irakasgai gehienetan lanak jasotzeaz gain, horietako batzuk dagozkien egunetatik kanpo bidaliak" izaten direla adierazi du Leitzako IAk.

Horrez gain, azpimarratu dute "klaseak normaltasunez eman ezin diren honetan ere, online ikasketak egoerara moldatzea ezinbestekoa dela".

Inkestatik ateratako ondorioak oinarri harturik eta Ikasle Abertzaleakek maila nazionalean martxan jarritako Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu programaren sei puntuak betetzeko bidean, Leitzan bi eskari egin dizkiote Amazabal ikastetxeko zuzendaritzari.

ALDARRIKAPENAK

IAk aldarrikapen zerrenda bateratu bat aurkeztu du bigarren hezkuntzara, batxilergora eta lanbide heziketara begira
'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' programa oinarri, Ikasle Abertzaleakek "lehentasunezkotzat" jotzen dituen sei eskakizun orokor mahaigaineratu ditu bigarren hezkuntzarako, batxilergorako eta lanbide heziketarako. Irakurketaren bidez, eskualdez eskualde ikastetxeetan azaldu diren eskakizunak bildu eta horiei "ikuspegi orokorra" ematea izan du xede.