AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lekeitioko IAk eta Ikasleen Autodefentsa Sareak lan karga arintzearen aldeko kanpaina abiatu dute

IAk maila nazionalean martxan jarritako 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' dinamikari jarraiki, galdetegi bat osatu dute Lekeition. Orain, horren bidez jasotako emaitzak sozializatzeari ekin diote. Ikasle gehienek "gehiegizko lan karga" nabarmentzen dute egungo egoeran, beste zenbait arazoren artean. Horrenbestez, Lekeitioko ikastetxeetako zuzendaritzei hiru eskaera helarazi dizkiete. Sinadura-bilketa hasiko dute aurki, irakasleen, gurasoen nahiz ikasleen parte hartzea lortzeko.

Lekeitioko (Bizkaia) Ikasle Abertzaleakek eta Ikasleen Autodefentsa Sareak indarrak batu dituzte, "ikasleen lan karga arintzea" helburu duen ekimena bultzatzeko. IAk maila nazionalean Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! lelopean sorturiko kanpainaren eskutik, herriko heziguneetan inkesta bat zabaltzeko erabakia hartu dute hainbat ikasle lekeitiarrek.

Covid-19ak sortutako salbuespen egoeran, "ikasleen baldintzak aztertzea" eta bizi dituzten arazoak identifikatzea izan da helburua, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako zentroei begira. Galdetegi baten bidez bildutako ahotsei esker, ondorioztatu dute ikasle gehienen ustez "gehiegizko lan karga" dela pairatzen duten arazo nagusia.

ESKAKIZUNAK

Emaitzak ikusita, Lekeitioko IAk eta Ikasleen Autodefentsa sareak azpimarratu dute "ez dela euren interesengan nahikoa pentsatzen", eta ikasleriari "bere interesak defendatzea" dagokiola ebatzi dute. Helburu hori erdiesteko eta, bide horretan, ikasleen lan karga arintzeko, honako eskakizunak luzatu dizkiete Lekeitioko ikastetxeetako zuzendaritzei:

SINADURA-BILKETA

Jakinarazi dutenez, maiatzaren bigarren eta hirugarren egunetan sinadura-bilketari ekingo diote eskuorri batzuen bidez. Deialdiak "eskaera guztiena izatea" du helburu, izan irakasle, guraso zein ikasle. Horrez gain, Lekeitioko ikasleriari "bere interesen defentsan antolatzeko" dei egin diote.

Ospitaleratuta dago Amurrioko Tubos Reunidoseko langile bat, lan-istripu bat dela eta
Makina batean trabatuta geratu ondoren, hodi batek indar handiz jo zuen behargin bat astelehenean, eta konortea galdu zuen. Ospitaleratuta dago oraindik. Hilabete honetan, gutxienez uztailera arte iraungo duen lan-erregulazioa ezarri du enpresak, "ekoizpenari lotutako arrazoiak" medio. Dena den, "jardueraz gainezka" daudela azaldu dute Amurrioko fabrikako langileek.