AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lesakako San Fermin jaietarako egitaraua prestatu dute Mugimendu Sozialistaren txosnan

Beto politikoari aurre egin eta txosna bat jarriko dute Lesakan GKSk eta IAk. Bi eguneko egitaraua antolatu dute, uztailaren 8rako eta 9rako.

Gainean ditugu San Fermin festak, eta Lesakan (Nafarroa) txosna propioa izango du Mugimendu Sozialistak. Beto politikoa ezarri eta txosnagunean parte hartzea ukatu badiote ere, txosna jarriko du Mugimendu Sozialistak, eta bi eguneko egitaraua prestatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Hain zuzen, hainbat kontzertu antolatu dituzte uztailaren 8rako eta 9rako, Mugimendu Sozialistaren txosnan izango direnak.

Uztailaren 8an, ostiralean, 21:00etan irekiko dute txosna, eta 22:00etan hasiko dira musika emanaldiak: Aurrez Aurre eta Ozpinduk taldeak arituko dira. Hurrengo egunean, larunbatean, 19:00etatik aurrera egongo da zabalik txosna. Aurreko ordu berdinean ekingo diete kontzertuei, 22:00etan, eta Habemus Papam eta Rodeo taldeak igoko dira oholtzara. Gero, Uzkuluz DJak jarriko du musika.

Ez da beto politiko bati aurre egin eta Mugimendu Sozialistak jaietarako espazio propio bat sortzea lortzen duen aurreneko aldia. Hernanin (Gipuzkoa) ere hala egin zuen San Joan festetan.

Atzera bota dute Pablo Gonzalezen defentsak jarritako helegitea
Maiatzean erabaki zuten kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzea; 160 egun daramatza Polonian atxilo, eta inkomunikatuta.