AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lezoko Lobato Etxea hustu du Ertzaintzak

Hainbat hilabetez kanporatze arriskuan egon ostean, polizia-indarrek gaur kaleratu dituzte hainbat pertsona Lezon okupatutako etxetik.

Lezoko (Gipuzkoa) Lobato Etxeko kideek joan den martxoan jakinarazi zuten kanporatuak izateko arriskuan zeudela. Lezoko Udalak etxea ikuskatu nahi zuela azaldu zuten, "hondamendi egoeran deklaratzeko" eta huste-prozedurari ekiteko. Sei hilabete beranduago hustu du eraikina Ertzaintzak.

Gaur, goizeko aurreneko orduan bertaratu dira ertzainak okupatutako etxearen parera, eta eraikinean bizi izan diren pertsonak kanporatu dituzte. Badirudi etxea eraisteko lanak aurki hasiko direla, erabat hustean.

EAEko Hezkuntza Legearen kontra, hilaren 24an mobilizatzera deitu du IAk
Hezkuntza Legeak "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatu dute IAko kideek. Mobilizazioak prestatuko dituzte hurrengo astearterako, legeari ezetz esateko eta, "miseriazko hezkuntzaren aurrean, antolatzera" deitzeko.