AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Libanoren kontra ere "intentsitate handiko operazio" bati ekiteko prest dagoela dio estatu sionistak

"Prest gaude, entrenamendu luze baten ondoren, iparraldean eraso bat egiteko", esan du armada sionistako buruetako batek.

Badirudi Palestinako lurretatik harago ere oldarraldi militarra heda dezaketela sionistek: azken egunetan hainbat izan dira Libanoren kontra erasora joko dutela aditzera ematen ari diren agintariak. Aurreko astean, adibidez, armada sionistako buru Herzi Halevik egin zuen mehatxu: "Prest gaude, entrenamendu luze baten ondoren, iparraldean eraso bat egiteko".


Azken asteetan areagotu egin dira estatu sionistak Libanoko lurretan egindako erasoak, baita Hezbollahrenak ere. Israelgo Estatuko indarrek Libanoko mugatik gero eta barrurago jaurtitzen dituzte erasoak, eta Hezbollah ez da geldirik eta isilik geratu mehatxuen aurrean: adierazi du ez duela bilatzen gatazka gogortzea, baina borrokarako prest egongo dela, gertatzen dena gertatzen dela: "Erabateko gerra borrokatu nahi badu Israelek, gu prest gaude horretarako".

Presioak?

Urriaren 7tik hona, kolonoen (batzuek "zibil" deitzen dituztenak) protesta ugarik eta Israelgo Estatu genozidako kargudun askok egin diote presioa gobernuburuari, palestinarren kontrako oldarraldia are gehiago gogor dezan. Orain, Libanori dagokionez ere antzeko joera ikusten ari da: Itamar Ben-Gvir eta Bezalel Smotrich Segurtasun eta Finantza ministroek, esaterako, Netanyahuri exijitu diote "berehalako ekintza" bati ekin diezaiola Libanoren kontra.

Badirudi Amerikako Estatu Batuek, beste interes eta kezka batzuk tarteko, eta hitzez behintzat, ez dutela Libanoren aurkako balizko operazioa begi onez ikusi, oraingoz. Testuinguru horretan Iranek esku hartu dezakeela aipatu omen dute AEBetako goi-kargudunek.

Emakume bat bortxatu du gizon batek Etxebarrin
San Antonio jaietan jasan du erasoa emakumeak, kaleko komun batean. Oraindik ez dute erasotzailea identifikatu.