AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lizarrako bi kide auzipetu dituzte, Voxen salaketa baten ondorioz

Lizarrako bi lagun epaituko dituzte maiatzaren 8an, Voxek bultzatutako prozesu baten ondorioz. Gorroto-delituaren akusaziopean daude deituta, baina defentsak jarritako helegitea onartu zuen epaileak: alderdi politikoak ezin dira gorroto-delituen biktima izan. Klase elkartasuna adieraztera deitu du Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak.

Hainbat dira Vox alderdi faxistak han-hemenka jartzen dituen propaganda-postuak. Azken asteotan Algortan (Bizkaia), Azpeitian (Gipuzkoa) edota Donostian (Gipuzkoa) egin duten bezala, 2022ko martxoan Lizarran (Nafarroa) postu bat jartzen saiatu ziren faxistak. Protesta egitera joan ziren herriko hainbat lagun eta, orduan, talkak egon ziren Voxeko faxisten eta haien aurka protesta egitera joan zirenen artean.

Ondorioz, Lizarrako bi pertsona auzipetuak izan ziren, Voxek jarritako salaketa zela-eta. Gorroto-delitua leporatu zieten faxistek, baina akusatuen defentsak helegitea jarri zuen, salaketa atzera bota zezaten. Hura onartu zuen Nafarroako Probintzia Auzitegiak aurreko urteko abenduan, alderdi politiko bat gorroto-delitu baten biktima ezin daitekeela izan argudiatuz.

Hala ere, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak salatu du "ultraeskuinak eta polizia-elkarteak" gorroto-delituaren erabilera sistematikoa egiten dutela, eta "hazkunde betean dagoen fenomenoa" dela azpimarratu du. Zentzu horretan, faxismoari aurre egiteko "instituzio burgesak kudeatzea ardatz duten alderdien estrategia ezgaia" dela ere gaineratu du.

Maiatzaren 8an epaituko dituzte Lizarrako bi kideak. Kontseilu Sozialistak epaiketaren egunean elkarretaratzera deitu du, Faxismoaren eta errepresioaren aurrean langile batasuna lelopean. Goizeko 08:30ean izango da protesta, Lizarrako epaitegian.

Adin txikikoak kriminalizatu eta etxeratze agindua ezarri diete Frantziako Estatuko hainbat hiritan
13 urtetik beherako gazteek debekatuta dute bakarrik kalera irtetea, 23:00etatik 06:00etara bitartean. Agintaritzek aitzakiatzat erabili dute "gazteen biolentzia", eta bortizkeria polizialaren kontrako protestak seinalatu dituzte horren jatorri gisa.