AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Logroñon, bi neska taldean bortxatu zituzten mutilek hirugarren adingabe bati eraso zioten lehenago

Joan den apirilean salatu zuten 12 eta 13 urteko bi neska bortxatu zituztela hainbat gaztek, Logroñoko soto batean. Jakinarazi dute horren aurretik, urtarrilean, beste neska bati taldean eraso ziotela mutil berdinek.

Berri lazgarri bat izan zen Logroñon (Araba) iragan apirilean: 12 eta 13 urteko bi neska taldean bortxatu zituzten etxebizitza-eraikin bateko soto moduko batean. Gutxienez zazpi erasotzaile izan zirela esan zuten hainbat hedabidek, baina hamar edo hamabiraino izan zitezkeela ere gaineratu zuten. 13 eta 17 urte artean dituzte.

Oraintsu argitaratu dutenez, baina, apirilekoa ez zen bortxatzaile horiek egindako aurreneko erasoa izan, inondik inora: urtarrilean, beste neska bat bortxatu zuten leku berdinean. Adingabea da bera ere; 14 urte ditu.

Antza, apirileko erasoari lotuta atxilotu zituzten bost mutiletatik lauk, behintzat, eraso zioten urtarrilean hirugarren neska horri. Horietatik batek 14 urte baino gutxiago ditu, eta ezin dute auzipetu. Gertatutakoa ikertzen ari dira oraindik.

Itaiaren jardunaldi nazionala, hitzaldiz hitzaldi
Gernikan izango da Itaiaren aurtengo jardunaldi nazionala, hurrengo larunbatean. Lau hitzaldi eskainiko dituzte egun osoan zehar, eta horietan landuko dituzten auziak xehatu dituzte.