AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Loiuko Sisteinge enpresako langile bat eraila, Kantabrian erredurak jasan ostean

Derivados del Fluor enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Ontonen (Kantabria). Urtea hasi zenetik, gutxienez 40 langile hil dituzte haien lanpostuetan.

Larunbatean, irailak 26, langile bat eraila izan zen Ontongo (Kantabria) Derivados del Fluor enpresaren planta kimikoan. Elektrobalbula bat ikuskatzen ari zela, azido fluorhidriko ihes batek erredurak eragin zizkion 34 urteko beharginari. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu zen.

Portugaleteko (Bizkaia) bizilaguna zen langilea. Loiuko (Bizkaia) Sisteinge ingenieritza elektrikoko enpresan jarduten zuen soldatapean, eta Derivados del Fluor enpresak azpikontratatuta ari zen lanean.

Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Sondikan (Bizkaia), erailketa salatzeko eta senideei babesa helarazteko. Ontonen, berriz, bi orduko kontzentrazioa egin dute.

2020. urtean, gutxienez 40 langile hil dituzte soldatapean Euskal Herrian. Sindikatuek dituzten datuen arabera, 49 izan daitezke erailketak. Aurreko ostiralean, irakasle batek galdu zuen bizia OƱatin (Gipuzkoa), lanera bidean.

Tolosako Gazte Asanbladako kide bat epaitzen ari dira 2016ko desjabetze baten harira
2016. urtean, Ezpala gaztetxearen desjabetzeari erantzunez eginiko manifestazioan, udalaren jabetzako eraikin bat okupatu zuten Tolosako Gazte Asanbladako kideek. Horietako bik epaiketa izan zuten 2017an, eta bietako baten aurkako epaiketa errepikatzen ari dira gaur. Hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin zuten bientzat.