AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Loiun atxikitako sahararra Marokora deportatuko dute gaur

Aireportuko atxikitze-gunean hamahiru egun eman ditu osotara. Espainiako Gobernuak asiloa ukatu dio gazteari, eta bi egunez izan da gose greban, protesta modura. Tangerrera deportatuko dute, nahiz eta salatu duen kartzelaratua izateko arriskuan dagoela.

Gazte saharar batek hamahiru egun beteko ditu Loiuko (Bizkaia) aireportuko atxikitze-gunean. Marokotik abiatutako hegaldi baten bidez iritsi zen Bizkaiara, baina, antza denez, bere pasaporteak ez zuen bidaia egiteko irteera-zigilurik. Atxikitze-gunean sartu zuten orduan, ekainaren 23an.

Asilo-eskaera bat egin zuen sahararrak, baina eskubide hori ukatu zioten, nahiz eta azaldu zuen, bere militantzia politikoa dela-eta, espetxeratua izateko arriskuan dagoela. 20 urteko gaztea gose greban izan da bi egunez, protesta egiteko. Ospitaleratu egin behar izan dute, Javier Galparsoro Zehar-Errefuxiatuekin taldeko kideak salatu duenez. Helegite bat aurkeztu du sahararrak, baina berriz ukatu diote asilo-eskaera.

Ondorioz, gaur deportatuko dute Tangerrera, Loiutik 15:00etan aterako den hegaldian.

Larriki zauritu da langile bat Villatuertan
Renolit enpresaren fabrikan izan zuen lan-istripu larria 29 urteko beharginak. Goizeko 11:38ean jazo zen istripua eta, antza denez, hainbat hatz galdu ditu.