AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Longebitatearen ekonomiari eta zainketen ekonomiari" buruzko topaketa seinalatu du Itaiak, Bilboko Guggenheimen

Topaketara bertaratu eta hainbat aldarri egin zituzten atzo Itaiako kideek. Salatu zuten "geroz eta baldintza miserableagoak" ezartzen dizkietela emakume langileei "zaintza lanak geroz eta gehiago merkantilizatzen" ari diren enpresek.

Nagusi Intelligence Center (NIC) zentroak eta London School of Economics (LSE) unibertsitateak antolatuta, atzo izan zen "longebitatearen ekonomiari eta zainketen ekonomiari" buruzko topaketa Bilboko (Bizkaia) Guggenheimen. "Longebitatearen ekonomian eta zainketen ekonomian jarduten duten profesionalei" zuzendutako topaketa bat da. Guggenheimen izan ziren Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistako hainbat kide, zenbait aldarri egiteko eta entzunarazteko.

Itaiako kideek topaketan altxatutako karteletan, "Emakume langileak esplotatzen dituzue", "Politikarien kolaborazioa" zein "Enpresarien berdintasunaren iruzurra borrokatu" mezuak irakur zitezkeen. Modu horretan salatu nahi izan zuten, "zilarrezko ekonomia delakoan sakonduz", emakume langileak "geroz eta baldintza miserableagoetan lan egitera bultzatzen" dituztela enpresek. "Zaintza lanak geroz eta gehiago merkantilizatzen" ari diren hainbat enpresa izan zituzten gogoan; hala nola, Lagunduz, Babesten, Urgatzi eta Zaintzen.

Ezinbestekotzat jo zuen "

Urte hasieran egin zuen agerraldi bat Itaiak, soldatapeko zaintza eta garbiketa lanei lotutako hainbat aldarri egiteko eta aurkezteko. Ikusi hemen agerraldi horretan esandakoak.

Gaur Bilboko Guggenheim museora bertaratu gara bertan ospatu den "Longebitatearen Ekonomia eta Zainketen Ekonomia" topaketa salatzeko.
🎥⬇️ pic.twitter.com/GY9vEwhTmy

— ITAIA (@itaiasarea) February 1, 2023
Martxoaren 30erako ikasle greba batera deitu du IAk
EHUren Leioako campuseko errektoretzara, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko hezkuntza delegaritzara eta Nafarroako Gobernuaren Iruñeko hezkuntza delegaritzara sartu dira gaur IAko hainbat kide. Martxoaren 30ean greba egitera deitu dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateko, bigarren hezkuntzako nahiz lanbide heziketako ikasleak, "enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaituela" salatzeko.