AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Luberri Konpartsaren egoera azaltzeko herri-batzarra egingo dute hilaren 19an

"Zalantzak argitzeko eta irtenbideari buruz hausnartzeko batuko gara", azaldu dute bertako kideek.

Luberrik eskubidea du. Jaiak denontzat! lelotzat hartuta, deialdi bat zabaldu du Bilboko (Bizkaia) Luberri Konpartsak: herri-batzar bat egingo du ekainaren 19an, gaur egungo egoeraren berri emateko. Izan ere, Ezker Abertzalearen ekimenez, indarrean jarraitzen du Bilboko Konpartsek 2023an Luberriri ezarritako beto politikoa, eta "zalantzak argitzeko eta irtenbideari buruz hausnartzeko" asmoz egingo dute herri-batzarra 19an. Arratsaldeko 19:00etan izango da, La Bolsan (Pilota kalea, 10).

Aurtengo maiatzaren 20an, agerraldi bat egin zuten Bilbon Luberriko hainbat kidek, Gasteizko (Araba) Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Izan ere, Bilbon zein Gasteizen mantentzen dituzte Mugimendu Sozialistaren kontrako beto politikoak, eta, berriz ere, irtenbide bat exijitzeko lanean ari dira bai Luberri bai Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista.

Txosnetan Mugimendu Sozialistako eragile horiek jasaten duten bazterketa politikoaren aurka eta aterabide baten alde, Gasteizen manifestazio bat izango da ostiral honetan, ekainaren 13an. 19:00etan hasiko da Faroloitik.

AEBek eta Txinak atariko akordio bat adostu dute, tentsio komertziala murrizteko
Bi herrialdeetako ordezkaritzek lanerako esparru bat adostu dute, Xi Jinpingen eta Trumpen arteko akordioa ezartzeko. Lurralde arraroei eta muga-zergei buruzko eztabaidak konpontzea da helburu nagusia, Londresen bi egunez negoziatu ostean.