AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Lugorria' programa estreinatuko dugu asteazkenean Gedar Telebistan

Euskal kulturako esparru batean eta bestean dabiltzan hainbat pertsona elkarrizketatuko ditu Paul Beitiak. Aurreneko lau elkarrizketatuen berri eman dugu jada.

Gedar Telebistan aurrera jarraitzen dugu Burdin Hesia eta Estrategia a Debate programekin. Aktualitateko hamaika gai eta polemika lantzen ditugu Burdin Hesia-n, eta Prozesu Sozialistaren garapenerako funtsezkoak diren hamaika auzi politikoren inguruan aritzen gara Estrategia a Debate-n, modu sakonagoan. Bi programetan da ohikoa, hainbat eta hainbat kiderekin egindako tertuliez gain, gaiari lotutako pertsonak elkarrizketatzea. Orain, baina, elkarrizketa-programa bat jarriko dugu martxan Gedar Telebistan: Lugorria.

Zehazki, euskal kulturako esparru batean eta bestean dabiltzan zenbait pertsona elkarrizketatuko ditugu Lugorria-n, garaiaz eta beraien esparruari buruz jarduteko. Paul Beitia arduratuko da elkarrizketak egiteaz, eta jakinarazi dugu jada zeintzuk izango diren Lugorri-ko lehenengo lau elkarrizketatuak: Andoni Egaña bertsolaria, Eider Rodriguez idazlea, Ana Arsuaga Verde Prato musikaria eta Ion Celestino musikaria. Asteazken honetan estreinatuko dugu programa berria Gedar Telebistan.

📺 LUGORRIA, kultur elkarrizketa programa berria

Euskal kulturako esparru batean eta bestean dabiltzan hainbat pertsona elkarrizketatu ditugu, garaiaz eta beraien esparruari buruz jarduteko.

➕ Asteazkenetik aurrera, Gedar Telebistan pic.twitter.com/c5Mn0Dfgid

— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) February 12, 2023
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da, biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eraginez. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.