AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Luis Buñuel zentro sozial okupatua hustu dute polizia-indarrek Zaragozan

Udalak eskatuta desalojatu du gunea Espainiako Poliziak, modu bortitzean. Zazpi urteko ibilbidea izan du Zaragozako Zentro Sozial Komunitarioak. Protesta bat izan zen atzo.

Asteazkenean, goizaldeko 05:00ak aldera, Zaragozako Luis Buñuel Zentro Sozial Komunitarioa (CSC) hustu zuen Espainiako Poliziak. Atea eta leihoak hautsita sartu ziren gunera 30 polizia-agente inguru, eta ingurua hartu zuten: hamar furgoi bidali zituzten polizia-lerroa osatzeko. Duela zazpi urte inguru okupatu zuten zentroa.

Udalaren jabetzakoa da Luis Buñuel institutua izandakoa, eta udalak berak eskatu du desalojoa. Zentroa borondatez uzteko legezko epea amaituta, epaitegiak joan den astelehenean eman zuen espazioa indarrez husteko baimena.

Luis Buñuel zentroaren hustea salatzeko protesta bat izan zen Zaragozan atzo iluntzean, El Buñuel no se rinde leloaren pean.

Gasteizen familia bat etxegabetuko du Blackstone putre funtsak
Etxebizitza Sindikatuarekin antolatutako familiak gizarte zerbitzuetara jo zuen, baina administrazioak ez dio inolako bizitoki-aukerarik eman. Hiru exijentzia egin dizkie udalari eta Blackstoni Etxebizitza Sindikatuak: "etxegabetzea berehala eta baldintzarik gabe etetea", familia etxebizitza horretan bizitzea erregularizatzeko "jabetzaren, udalaren eta sindikatuaren arteko negoziazioak hastea", eta "benetako eta kalitatezko bizitoki-alternatiba bermatzea". "Gure pobreziaren konplizetzat" jo ditu putre funtsak eta instituzio burgesak.