AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lurraren defentsan, jendetza bildu da Azpeitian

Euskal Herria Bizirikek topaketa nazional bat prestatu zuen larunbaterako, eta manifestazio jendetsu bat egin zuen arratsaldean: 2.000 lagunek hartu zuten parte. Instituzioen neurriak, "natura-baliabideen suntsiketa sistematikoa" eta "eredu ekonomikoaren ondorioz bizi dugun hondamendi ekologiko eta soziala" salatu zituzten.

Aurreko larunbaterako, topaketa nazional bat antolatu zuen Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik sareak, Azpeitian (Gipuzkoa). Egitarau oparo bat lotu zuen egun osorako, hainbat tailerrekin eta mahai-inguru indartsu batekin. Goizetik hasita, agroekologiaz, biodibertsitatearen kausez eta ondorioez, trantsizio energetikoaz eta abarrez aritu ziren tailerretan, Azpeitiko hainbat gunetan banatuta. Eguerdian, berriz, mahai-inguru bat egin zuten zenbait gonbidaturen eskutik; hain justu, Cincovillasen (Aragoi) lurraren defentsan aritzen den plataforma eta Ecoloxistas Galicia Atlantica e Verde plataforma.

Arratsaldean, 18:00etan Azpeitiko plaza nagusitik abiatuta, manifestazio bat izan zen, topaketari lotuta. Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik zioen pankarta hartuta, herriko kaleak zeharkatu zituzten Euskal Herri osotik bertaratutako 2.000 lagun inguruk. Lurraren defentsan eta makroproiektu suntsitzaileen kontra mobilizatu ziren, urtarrilean aurkeztutako Euskal Herria Bizirik sarearen deialdiarekin bat eginez.

Antolatzaileek manifestazio deialdia zabaltzean azaldu zutenez, hiru salaketa zituen oinarritzat mobilizazioak: jopuntuan jarri nahi zituzten "instituzioak larrialdi ekologikoaren aurrean hartzen ari diren neurriak", "larrialdi ekologikoaren aurrean" izaten ari den "natura-baliabideen suntsiketa sistematikoa", eta "eredu ekonomikoaren ondorioz bizi dugun hondamendi ekologiko eta soziala".

Indarrak batuta jendetza atera zen kalera, hala, larunbat arratsaldean. Horren erakusle izan ziren Azpeitia hartu zuten aldarri eta lelo ezberdinak, manifestazioko karteletan eta pankartetan ikusi ahal izan zirenak; besteak beste, "Mendietan ez", "Euskal Herria ez dago salgai", "Mendiak ez daude salgai", "AHTrik ez", "Makroelikorik ez", eta abar.

Euskal Herriko hainbat iturri gorriz margotu ditu EHKSk, Palestinako genozidioa salatzeko
Sionistak Palestinan egiten ari diren genozidioaren oinarrian "Mendebaldeko gobernuen eta alderdi politiko profesionalen sostengua" dagoela gaitzetsi du EHKSk, eta Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkariordetza aurrera eraman du protesta. Ohartarazi du, gainera, "eskala handiko gerra baterako prestatzen" ari direla NATOren parte diren estatuak. "Hori guztia geratzeko modurik eraginkorrena prozesu hori posible egiten duten gobernu eta alderdi politikoen aurka borrokatzea da, hau da, gerra bultzatzen duten agintarien aurrean, langile boterea eraikitzea", aldarrikatu du EHKSk.