AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lutxanan, familia bat etxegabetu du Desokupacylek

Ez da desokupazio-enpresa horrek Euskal Herrian jarduten duen lehen aldia: ekainean jakinarazi zuen Donostian zela.

Desokupacyl taldeak familia bat bota du Lutxanako (Barakaldo, Bizkaia) bere etxetik. Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistak atzo gauean eman zuen etxegabetzearen berri, salatuz "enpresa faxista horiek ezkutuan aritzen" direla, "biolentzia eta intimidazioaren bitartez, langileria bere etxetik botatzeko". Horri guztiari aurre egiteko, Kontseilu Sozialistak ezinbestekotzat jo zuen "langile-klasearen antolakuntza independentea indartzea".

Ezkerraldeko kideek uztailean ere jakinarazi zuten desokupazio-enpresa bat Lutxanako familia bati jazartzen ari zitzaiola.

Gainera, honakoa ez da Desokupacyl taldeak Euskal Herrian esku hartzen duen aurreneko aldia: ekainean, adibidez, bideo bat argitaratu zuten bertako faxistek, esanez Donostian (Gipuzkoa) zeudela. Luis Núñez Mané burua eta beste hiru matoi agertzen ziren Kontxan grabatutako bideoan, eta "okupatutako" etxeak erostera egiten zuten dei.

Leioako Aula Magnako eskailerak Palestinako koloreekin margotu ditu IAk
Bihar mobilizazioak egingo dituzte EHUn eta NUPen, unibertsitateei exijitzeko Israelekin dituzten harremanak eten ditzatela.