AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Madrilgo Konecta enpresan, langile bat hil eta ondoan jarraitu behar izan zuten lanean gainerako beharginek

Aurreko asteartean zendu zen langile bat Konecta BTOko bere lanpostuan. Lankidearen gorpua ondoan zutela, beharginak lanean jarraitzera behartu zituen enpresak.

Hainbat sindikatuk jakinarazi dute, aurreko astean, eraso larri bat izan zela Madrilgo Konecta BTO telemarketin enpresan. Asteartean, langile bat hil zen bere lanpostuan, San Romualdoko lan-zentroan lanean ari zela. Alboan zituen bere lankideak.

Andre behargina zendu ostean, eta telematikoki lan egiteko aukera daukaten arren, euren lanpostuetan jarraitzera behartu zituzten gainerako teleoperadoreak, hildako lankidearen gorpua ondoan zutela. Bi orduz aritu ziren baldintza horietan telefono-deiak hartzen eta lanean.

"Enpresak erabaki zuen zerbitzuarekin jarraitzea lehenestea, Inmaculadak [hildako langilea] merezi zuen errespetua baino", adierazi du USO sindikatuak. Enpresak gainontzeko langileekiko "sentsibilitatea" erabat baztertu zuela ere salatu du.

Beste prostituzio-sare bat atzeman dute Bilbon
Sare horren bidez, gutxienez bederatzi emakume behartu dituzte Bilbon prostituitzera. Latinoamerikarrak dira andreak, eta iruzur eginez etorrarazi zituzten Bizkaiara.