AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Madrilgo La Enredadera husten saiatu da GH Desocupaciones enpresa

Arratsaldeko aurreneko orduan bertaratu ziren hamabost matoi Tetuango zentro sozialera, eta polizia-indarren babesean egin zuten alde handik ordu gutxira.

Madrilgo Tetuan auzoko La Enredaderak atzo arratsaldean ohartarazi zuen, 15:00ak aldera: desokupazio-enpresa bat bertaratu zen zentro sozialera, hura husteko asmoz. Hamabost matoi inguru hurbildu ziren Coruña kalera, eta La Enredaderako ate aurrean izan ziren. GH Desocupaciones enpresako soldatapekoak dira.

Moratalazeko Auzo Sindikatuak (Sindicato de Barrio de Moratalaz, gazteleraz) 17:30ak aldera jakinarazi zuen, "herri mugimenduaren erantzun azkarrari ezker", alde egin zutela desokupazio-enpresako matoiek. Espainiako Poliziaren babesean egin zuten ihes.

Datozen egunetan adi egotera deitu dute La Enredaderako kideek. 2009tik dago martxan zentro soziala Tetuanen.

Emakume bati eraso dio bikotekideak Bilbon
Azken egunetan, eraso matxista ugariren berri eman dute Gasteizen, Tuteran, Irunen, Errotxapean eta Zornotzan ere.