AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maiatzaren 17an izango da aurtengo Erresistentzia Jaialdi nazionala, Zestoan

Aurten ere musika-talde andanak parte hartuko du Erresistentzia Kutxa indartzeko jaialdian: La Txama, Mutiko, J Martina, Eire, Kaparrak, Rodeo...

Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako edonolako erasoei modu kolektiboan aurre egitea ahalbidetzen du Erresistentzia Kutxa Nazionalak. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatea arduratzen da elkartasun-kutxa hori hornitzeaz, eta han-hemenka izaten ari diren jaialdiez gain, aurten ere hitzordu nazional bat jarri dute. Maiatzaren 17an izango da Erresistentzia Jaialdi nazionala, aurreko edizioetan bezala, Erresistentzia Kutxa Nazionala indartzeko balioko duena.

Zestoako (Gipuzkoa) Foru Plazan egingo dute jaialdia, Zestoako Gazte Asanbladaren eskutik, eta bertan izango diren musika-emanaldien berri eman dute jada. Aurtengo edizioan parte hartuko dute, hain zuzen ere, Kaparrak, Rodeo, La Txama, J Martina, Ke Lepo & Felix Buff, Hazas & Jagoba, Malakias MX3, Mutiko eta Eirek. Sarrerak online eros daitezke jadanik, lotura honetan.

Defentsa Komunitateak eta une honetan arriskuan dauden hainbat Gaztetxetako kideek aurreko astean egin zuten agerraldi bat, Langile Kontrolpeko Espazioak defendatzera deitzeko: Burlatako (Iruñerria, Nafarroa), Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia), Zornotzako (Bizkaia) nahiz Igorreko (Bizkaia) Gaztetxeak daude arriskuan gaur egun, besteak beste. "Langile Kontrolpeko Espazioek bizi duten egoera larri honetan, errepresio ekonomikoari eta juridikoari aurre egiten" lagunduko du Erresistentzia Jaialdiak.

Zinemaz eztabaidatzeko saioak hasiko dituzte Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan
'En guerre', 'Nomadland' eta 'Sorry we missed you' filmak landuko dituzte lehenengo hiru saioetan. Gaur izango da lehenengoa.