AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maiatzaren 1ean, Bilboko Jesusen Bihotzetik hasiko da EHKSk deitutako manifestazioa

13:00etan abiatuko da mobilizazioa. 'Badago alternatiba. Langile boterea eraiki' lelopean egin du deialdia EHKSk, nabarmenduta "instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela".

Maiatzaren Lehenerako, mobilizazio deialdi bat egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS): manifestazio bat egingo du Bilbon (Bizkaia), Badago alternatiba. Langile boterea eraiki lelotzat hartuta. EHKSk aste honetan jakinarazi du nondik eta zer ordutan aterako den manifestazioa: 13:00etan hasiko da, Jesusen Bihotzetik.

Bilbon bertan izan zen mobilizazio deialdia aurkezteko agerraldia. "Denbora daramagu instituzioetako alternatiba faltsuak salatzen eta kale-mobilizazioaren aldeko aldarria egiten", azaldu zuten EHKSko bozeramaileek: "Maiatzaren Lehena horretarako erabiliko dugu, instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela adierazteko; langile boterearen eraikuntza".

"Iruzur instituzionalaren" kontra, beraz, kalera irteteko eta mobilizatzeko deia egin dute berriz: "Enpresari eta politikari profesionalen aurka; militantziaren eta antolakuntza komunistaren alde; gerraren eta basakeriaren aurka; bizitzaren garestitzearen aurka; Estatu Sozialistaren alde".

Erorien Monumentua eraistea ezinbestekotzat jo du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak
"Memoria baino gehiago da jokoan dagoena, eta gaur egun bizirik dagoen faxismoari ezin zaio zirrikiturik utzi", adierazi du azken eztabaiden harira. Faxismoaren kontra antolatzera ere deitu du.