AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maiatzera arte luzatu diote behin-behineko espetxealdia Pablo Gonzalezi

Laugarren aldiz hartu du erabaki berdina Poloniako Justiziak, eta, gutxienez, maiatzaren bukaerara arte izango dute kazetaria behin-behineko kartzelaldian. Laster beteko da urtebete espetxeratu zutenetik.

Aurki beteko da urtebete Errusiako Armada Ukrainan sartu eta gerra lehertu zenetik; eta, horrekin, laster beteko da urtebete Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu eta espetxeratu zutenetik, Errusiaren alde espioi modura aritzea leporatuta. Poloniako Justiziak berriz aztertu du nabarniztarrari jarritako behin-behineko espetxealdia, eta, aurretik hiru aldiz egin modura, kartzelaldia luzatzea erabaki du. Hortaz, gutxienez maiatzaren 24ra arte mantenduko dute Gonzalez behin-behineko espetxealdian.

Kazetariaren defentsak erabaki horren kontrako helegite bat aurkeztuko du berriz. Hala egin du aurreko hiru aldietan ere, eta kasu guztietan bota dituzte atzera helegiteak. Poloniako Justiziak hiru hilabetero aztertzen du Gonzalezi ezarritako behin-behineko kartzelaldia; beraz, maiatzean berriz jarriko du mahai gainean nabarniztarraren egoera.

Poloniako inteligentzia-zerbitzuek otsailaren 28an atxilotu zuten Gonzalez Poloniako hotel batean. Rzeszów-ko kartzela batean izan zuten lehenengo, eta Radomera tokialdatu zuten iazko apirilean, Varsoviatik 100 kilometrora.

Gonzalezek sarri salatu du zein baldintza gogorretan daukaten preso. Etengabe zelatatzen dute, eta elikadura eskasia ere jasaten du. Ia erabat inkomunikatuta izan zuten iazko azaroaren 22ra arte; hor jaso zuen senide baten aurreneko bisita. Horretaz gain, kontsul baten eta abokatuen bisitak baino ez ditu izan urtebetean.

Beasainen emakumeentzako babes pisu bat jartzeari ezezkoa eman dio berriz udalak
Goierriko Itaiak iaz ekin zion etxe-giroan indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako pisu baten aldeko borrokari. Ehunka lagunek babestu dute aldarri hori, baina udalak ezezkoari eutsi dio, aurreko astean Itaiako kideekin azkeneko aldiz bildu ostean. "Udalak babes pisua jartzeko inolako interesik ez duela ikusita, Goierriko Itaiatik gure bide propioa eraikitzen jarraituko dugu egoera horietan diren emakumeei babesa eskaintzeko eta indarkeria matxistarekin amaitzeko forma politikoak garatuz", adierazi dute.