AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Makrojaialdien ereduari aurre eginez, egitarau bat antolatu du larunbaterako Zornotzako Matrailuk

BBK Zornotzara hedatzeko ahaleginaren kontra, Gaztetxean egingo dute kontzertu bat hilaren 24an.

Zornotzako (Bizkaia) Matrailu Gaztetxetik salatu dutenez, herrira eramango dute Bilboko (Bizkaia) BBK Live makrojaialdia. "Horrelako jaialdien bidez, enpresak erabat kontrolatutako eredu kultural bat inposatu nahi dute, instituzioen menpekoa dena, eta etekin ekonomikora eta eduki politiko ororen hustera bideratuta dagoena", azaldu dute Gaztetxeko kideek. Ohartarazi dute, gainera, "lan-baldintza miserableen eta langileon esplotazioaren bidez aurrera eramaten" direla halako ekimenak.

Uste dute BBK Live Zornotzara eramatearen moduko interbentzioak ez direla "erabaki neutralak; eta are gutxiago kultura gazteongana hurbiltzeko saiakerak". Ez hori bakarrik: Matrailuk nabarmendu du halako esku-hartzeak "udalaren diskurtso ofizialarekiko kritikoa edo alternatiboa den adierazpen oro isilaraztea bilatzen duen maniobra politiko gisa" ere ulertu behar direla.

Horiek horrela, aldarrikatu dute "Gaztetxearen proiektua aurrera ateratzen eta alternatiba kulturala antolatzen jarraitzen" dutela Matrailun. Larunbat honetarako, hain zuzen ere, kontzertu bat prestatu dute Gaztetxean: gaueko 21:00etatik aurrera, Skabidean, La Fulla eta Txapelpunk taldeak arituko dira. "Makrojaialdien industriaren aurka, aisialdia Gaztetxean antolatu", erreibindikatu dute Zornotzako kideek.

Israelgo Enbaxadako bi funtzionario hil dituzte Washingtonen
Gazte batek bart egin die tiro bi funtzionarioei. "Palestina aske!" oihu artean atxilotu dute.