AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Makroproiektuen aurka hartu dituzte kaleak Gasteizen

Trantsizio energetikoaren izenean, enpresa handiak Arabako lurrak "lapurtzen" ari direla salatu zuten larunbateko manifestazioan: azken hilabeteetan "makroproiektu industrial, fotovoltaiko eta eoliko ugari" aurkeztu dituzte herrialdean.

Larunbat arratsaldean, milaka pertsona atera ziren kalera Gasteizen (Araba), makroproiektuen kontra. Lurraren defentsan antolatzen diren hamaika kolektibok eta UAGA Arabako nekazarien elkarteak deitu zuten mobilizatzera, besteak beste. Gasteizko Bilbo Plazan hasi zen manifestazioa, eta Foru Plazaraino eraman zituzten aldarriak.

Araban hainbat enpresak egin nahi dituzten makroproiektuak gera ditzatela exijitu zuten mobilizazioan. Izan ere, antolatzaileek azaldu zuten "makroproiektu industrial, fotovoltaiko eta eoliko ugari" aurkeztu dituztela herrialdean azken hilabeteetan, eta enpresa handiak lurrak "lapurtzen" ari direla. Antza denez, proposatutako azpiegitura handien artean daude eguzki panelen parkeak, haize-errotak, Abiadura Handiko Trena, dikeak eta abar.

Hori guztia "gaizki izendatutako trantsizio energetikoa, lurralde-industrializazioa eta etorkizuneko aurrerapausoak" aitzakiatzat hartuta egiten ari dira, manifestazioan salatu zutenez. Trantsizio energetikoa eta antzeko argudioak, baina, haientzat "lurraldearekin negozioa egiteko aitzakia bat" direla gaitzetsi zuten.

Hortaz, erakunde publikoak ere jarri zituzten jomugan: Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari exijitu zieten euren "jarrera alda" dezatela, bestela, "Arabako espoliazioaren zuzeneko arduradunak" izango direlako.

"Lurraldearen, gure herrien eta biztanleria landatarraren alde" borroka egiteko indarra badago, ordea, eta "basakeria" gelditzera deitu zuten larunbateko mobilizazioaren antolatzaileek. 160 kolektibok baino gehiagok babestu zuten deialdia.

Irani eta Siriari eraso die Israelgo Estatu terroristak
Irango hainbat "helburu militarren" kontra jo zuen larunbatean, baina erasoak geratzea lortu zuten bertako defentsa-sistemek. Bonbardaketekin jarraitzen du Gazako Zerrendan eta Libanon, eta UNRWA legez kanpo uzteko pauso gehiago emango ditu.