AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Manifestazio bat egingo dute Baionan ostiralean, kartzelaratutako militantea aska dezatela eskatzeko

'Gabi askatu. Amnistia osoa' aldarritzat hartuta egin du deialdia Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. "Estatuekiko era independentean lan egiten eta militatzeko baldintzak defendatzen segituko dugu", adierazi du.

Joan den asteburuko protesten ostean, jarraitzen dute kartzelaratu berri duten Mugimendu Sozialistako kidea aska dezatela exijitzeko mobilizazioek. Aste honetarako deialdi bat egin du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak: manifestazio bat egingo du Baionan (Lapurdi) ostiral honetan, ekainaren 3an. 19:00etan hasiko da mobilizazioa, San Andres plazatik.

Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, "estatuekiko era independentean lan egiten eta militatzeko baldintzak defendatzen segituko" dute. Haien esanetan, "proletalgoaren antolakuntza independentea deuseztatzeko burgesiaren tresna izaten" jarraitzen dute estatu kapitalistek, eta "oinarrizko askatasunen deuseztapenak eta errepresioak ezaugarritzen duten testuinguru honetan", funtsezkotzat jo dute "are eta indar gehiago ezartzea askatasun politikoaren aldeko borrokan, beti ere sozialismoa eta amnistia ardatz izanik".

Espainiako Estatuan alokairuan bizi den biztanleriaren erdia pobrezia edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dago
Maizterren %36k euren diru-sarreren %40tik gora xahutzen dute alokairuan, eta %13,7k, berriz, %75 baino gehiago. Eurostaten datuetan oinarritutako Espainiako Bankuaren azken txostenak aitortzen duenez, litekeena da COVID-19aren zein inflazioaren testuinguruan "joera horiek areagotu izana". Etxebizitzen salmenta etengabe igotzen ari da, 2008tik ikusi gabeko markak hautsiz.