AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Manifestazioa ostiralean Usurbilen, kaleratze bidean dauden Ingemarreko langileei babesa adierazteko

Ingemar enpresako zuzendaritzak Usurbilgo planta itxi eta lan erregulazio espedientea abiatu du. Hala, egun, kaleratze bidean dira bertako langileak. Horren aurrean, manifestazioa deitu dute ostiralerako, 18:00etan Usurbilen. Agerraldia egingo dute bertan.

Ingemar enpresako zuzendaritzak Usurbilgo (Gipuzkoa) lantegia itxi eta martxan jarri du lan erregulazio espedientea. Beraz, egun, kaleratze arriskuan dira lantegi horretako behargin gehienak. Informazioa argitaratu bezain laster, greba mugagabeari ekin zioten egun ere protestan diren langileek. Ostiral honetarako, hilak 10, manifestazioa deitu dute, 18:00etan Usurbilgo plazan. Mobilizazio amaieran agerraldia egingo dute.

Urte luzeetako borroka da lantegi horretako langileek aurrera daramatena. Lehenago hainbat kaleratze eta lantegia ixteko mehatxuri aurre egin diete, protesten bidez. Oraingoan, UGT eta CIG sindikatuek enpresa zuzendaritzarekin lortutako akordio batek jarri ditu kinka larrian. Izan ere, akordio horren arabera, enpresak Galizian dituen plantak irekita mantendu baina Euskal Herriko planta itxiko du.

Galdakaoko Gaztetxea desalojatu eta hainbat kide identifikatu ditu Ertzaintzak
Arratsaldeko 18:00ak inguruan bertaratu da Ertzaintza Galdakaoko Gaztetxera; bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea hustu du. Galdakaoko Gazte Asanbladak hara joateko dei egin du sare sozialetatik, eta hainbat kide batu dira atarian. Haietako batzuk ere identifikatu dituzte ertzainek.