AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maravillas gaztetxeko 22 auzipetuak absolbitu dituzte

Sare sozialen bidez jakinarazi du Maravillas gaztetxeak absolbitu egin dituztela urriaren 17an epaitu zituzten 22 kideak. Dena den, esan dute "hau oraindik ez dela bukatu", eta informazio gehiago emango dutela iragarri dute.

Urriaren 17an izan zen Iruñeko (Nafarroa) Maravillas gaztetxeko 22 kideen, eta finean,Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa. 100.000 eurotik gorako isunak eta prozesu judizial bat zuten begien aurrean auzipetuek, usurpazio delitua egotzita.

Epaiketa egin eta egun gutxira, atzo, jakinarazi zuten epaiaren sententzia: absolbitu egin dituzte Maravillaseko 22 kideak. Gaztetxeak sare sozialen bidez eman du albistearen berri, eta bide batez, "eskerrak" eman dituzte jasotako elkartasun eta babes guztiagatik. Izan ere, ez dira gutxi izan Euskal Herri osoan Maravillasen alde egin diren ekimenak.

Hala ere, mezu berean adierazi dute "hau oraindik ez dela bukatu", eta laster informazio gehiago egongo dela ere iragarri dute.

Greba egingo dute berriz Elecnor Telecomunicacioneseko langileek
Enpresaren zuzendaritzarekin negoziazio-mahaia osatzea eskatu dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek; izan ere, Telefonicak azpikontratatutako enpresa horrek ez ditu legediak agindutako baldintzak bete, ezta lan hitzarmenean adostutakoak ere. Lan baldintzetan hobekuntzak exijitzeko, pasa den ostiralean kalera atera ziren beharginak, eta greba egingo dute berriro ostiral honetan.