AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Margoketa faxistak egin dituzte Galdakao inguruan

Aldarri faxistak margotzeaz gain, Alderdi Nazional Boltxebikearen pegatinak jarri dituzte Galdakaon.

Galdakaoko (Bizkaia) inguruetan pintaketa faxistak egin dituzte berriki. Besteak beste, "White Power", "NBP" (Alderdi Nazional Boltxebikea) eta "Aitor askatu" idatzi dute hormetan. Azkeneko aldarri horrek, dirudienez, bere bikotekideari su ematen saiatzeagatik espetxeratu zuten gizonaren askatasunari egiten dio erreferentzia; Atxuriko (Bilbo, Bizkaia) lokal batean sute bat eragin zuen joan den apirilean, bere neska laguna barruan zela.

Margoketak egiteaz gain, Alderdi Nazional Boltxebikearen pegatinak jarri dituzte Galdakaoko hainbat tokitan. Eranskinetako batzuetan, "Europa europarrentzat. Europatik kanpoko immigrazioari ez. Zure identitatea defenda ezazu" aldarriak irakur daitezke.

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "joera totalitario eta adierazpen faxistak, kapital metaketaren krisi garaian bizitzen ari garen burgesiaren ofentsibaren adierazpen politiko zuzenak dira". "

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Bilbon
Erasotzailearen etxebizitzan izan zen erasoa joan den ostiralean; ihes egitea lortu zuen emakumeak. Aurreko asteburuan, bestalde, bi emakumeri eraso zieten, sumisio kimiko bidez.