AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mario Lopezek dio "kontaktu baimenduak" izan zirela adingabe bati egindako erasoak

Atzo hasi zen Gernikako entrenatzaile ohiaren kontrako epaiketa, eta 13 urteko neska bati egindako sexu-erasoak ukatu zituen.

2023. urtearen amaieran atera ziren argitara Mario Lopezek, Gernikan (Bizkaia) kiroleko entrenatzaile zela, adin txikiko neska bati modu jarraituan egindako sexu-erasoak. Emakumeak azaldu zuen 1998an hasi zela hori, eta 13 urte baino ez zituela orduan: bere saskibaloiko entrenatzailea zen Lopez, 31 urte zituen garaian, eta hiru urtez egin zizkion erasoak.

Biktimak erasoak salatu zituenetik urtebete baino gehiago igaro ostean, atzo hasi zen epaiketa Bilbon (Bizkaia), eta bihar bukatuko da. Sexu-erasoak modu jarraituan egitea leporatuta, hamalau urteko kartzela-zigorra eskatzen dute Lopezentzat, baina oraingoz gertakariak ukatu ditu berak: ez du onartu emakumeari eraso egin izana, esan baitu "kontaktu baimenduak" eduki zituztela. Harreman "platonikotzat" jo zuen izandakoa, "inolako eduki sexualik gabe".

Fiskaltzak nabarmendu du emakumeak 10 urte zituenetik 16 urte bete arte izan zela Lopez bere entrenatzaile, Allende Salazar eskola publikoan lehenengo eta Lointek Gernikan gero. 1998ko uztailean hasita, gizonak aitzakiak erabilita eramaten zuen neska bere etxera, eta bortxatu egiten zuen han, "intimidazioaz" baliatuta. Emakumeak azaldu du beldurra ematen ziola erasotzaileak, bai adin-desberdintasunagatik bai bere botere-posizioagatik.

32 elkarte memorialistak babestu dute Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko mobilizazioa
Larunbat honetan izango da manifestazioa, 18:00etan monumentutik bertatik abiatuta. PSN, EH Bildu eta Geroa Baik oroigarri faxista mantentzeko sinatutako ituna gaitzetsi dute hamaika elkartek.