AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Marixol Iparragirre, Patxi Ruiz, Iñaki Krutxaga eta Alberto Viedma preso politikoak lekualdatuko dituzte

Iparragirre behin-behinean tokialdatuko dute Zaballara, "arrazoi judizialengatik". Almeriatik mugituko dituzte Krutxaga eta Viedma, Leonera bata eta Topasera bestea. Ruiz ere Leonen espetxeratuko dute.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak joan den ostiralean jakinarazi zuen lau euskal preso politiko hurbilduko dituztela: Marixol Iparragirre, Patxi Ruiz, Iñaki Krutxaga eta Alberto Viedma. Iparragirre, dena den, behin-behinean mugituko dute Zaballako kartzelara (Araba). Madrilen dute gatibu gaur egun, eta haren aurkako hamabi kausa ditu irekita Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko udan hasi ziren auzi horiei lotutako epaiketak egiten, eta sei auzi-saio geratzen dira oraindik.

Ruiz, Krutxaga eta Viedma bigarren gradura igarotzea erabaki du Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Hala, Leonera (370 km) tokialdatuko dituzte Ruiz eta Krutxaga; orain arte Murtzian preso izan dute Ruiz, eta Krutxaga, aldiz, Almerian. 2002an kartzelaratu zuten Ruiz txantrearra, 30 urteko zigorra betetzeko. 2025ean beteko ditu hiru laurdenak. Krutxaga 2001ean espetxeratu zuten, hari ere 30 urteko zigorra ezarrita. 2023an beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Viedma ere Almerian dute preso gaur-gaurkoz, eta haren kasuan, Topasera (460 km) lekualdatuko dute. Hura ere 2002an sartu zuten kartzelan, eta hurrengo urteko azaroan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Bizkaiko autoeskoletako langileek bi greba egun deitu dituzte ekainerako
Ekainaren 8an eta 10ean izango dira lanuzteak, lan-hitzarmen berri baten alde. 11 urte iragan dira sektoreko hitzarmena iraungi zenetik, eta "irregulartasunak" nahiz genero arrakala salatu dituzte langileek.