AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Marixol Iparragirreren aurkako espetxe zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

122 urteko espetxealdia ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak iragan uztailean, eta Gorenak ontzat eman du epaia. Horrez gain, 802.000 euro eskatzen dizkiote kalte-ordainetan.
Marixol Iparragirreren abokatuak aurkeztutako helegitea errefusatu du Espainiako Auzitegi Gorenak, haren aurkako 122 urteko kartzela zigorra berretsiz. Luciano Cortizo Espainiako Armadako komandantearen aurkako atentatua "agintzea" nahiz "lehergaiez hornitzea" egozten diote.

Espetxealdia ez ezik, 802.000 euroko kalte-ordainak eskatzen dizkiote Iparragirreri. Defentsak helegitean galdegin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bertan behera uztea, argudiatuta ez zegoela nahikoa frogarik esateko hura zela Anboto ezizena zuen pertsona, zeinak, ustez, atentatua egitea agindu zuen.

Joan den uztailean epaitu zuten Iparragirre, aurrenekoz Espainiako Estatuan. Auzitegi Nazionalak ontzat eman zuen Jose Perlas fiskalak eskatutako 122 urteko espetxe zigorra.
Gertuko kargetan "espraiak erabili" ahal izatea eskatu du ErNE sindikatuak
Likidoaren "disuasio-ahalmena eta erabilgarritasuna" nabarmendu ditu polizien erakundeak. Hala, "indarra aplikatzeko beste baliabide batzuk" eskatu dizkio Ertzaintzaren zuzendaritzari.