AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Marokon mobilizatzen ari den gazte andanarekin elkartasunez, elkarretaratzera deitu dute Iruñean

Bihar izango da hainbat kolektibok antolatutako protesta, Iruñeko udaletxearen aurrean.

Marokon, azken garaian ikusitako mobilizaziorik erraldoienak izaten ari dira azken egunetan, osasungintzako zein hezkuntzako prekaritatearen aurka. Gazteak dira protagonista, eta polizia-indarren errepresio latza jasaten ari dira kaleetan: ehunka dira atxilotuak eta kargetan zaurituak, eta zenbait hildako ere izan dira dagoeneko.

Marokon mobilizatzen ari den gazte andanari elkartasuna erakusteko, elkarretaratze bat antolatu dute Iruñerriko hainbat kolektibok; hala nola PIM-MIGek (Migratuendako Informazio Gunea), Dar Etxeak, Lantxotegik eta Nafarroako SOS Arrazakeriak. Deialdiarekin bat egin du, gainera, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak, eta mobilizatzera deitu du, Marokon kaleak hartu dituzten "milaka gazte langileei klase-elkartasuna adierazteko eta estatu-aparatuen partetik pairatzen ari diren errepresioa salatzeko".

Bihar arratsaldean izango da kontzentrazioa, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeko udaletxearen aurrean.

Faxismoaren aurkako Herri Unibertsitateak egingo dituzte abenduan
Abenduaren 10etik 11ra bitartean izango dira egitarauak hainbat campusetan, faxismoaren kontrako borrokaren inguruan hausnartzeko eta formatzeko.