AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Marta Igarriz preso politikoa, kalean

15 urteko espetxealdia amaituta, gaur geratu da aske Marta Igarriz preso politiko hernaniarra. 2005ean atxilotu zuten.

LogroƱoko kartzelatik irten berri da Marta Igarriz preso politikoa. 15 urteko espetxealdia bukatuta, gaur, hilak 29, itzuliko da etxera hernaniarra.

Espainiako Poliziak 2005ean atxilotu zuen Hernanin (Gipuzkoa), Fernando Grande-Marlaskak agindutako sarekada baten barruan. Bi urte beranduago epaitu eta zigortu zuten, ETAren "Donostiako gunea" izendatu zutenaren aurkako auzian.

11 urtez izan zuten preso Castelloko espetxean, eta horren ostean lekualdatu zuten LogroƱora.

Aldi baterako enplegu erregulazioak urtarrilaren 31ra arte luzatu ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak urtarrilaren amaierara arte luzatu ditu, izatez, pandemia garaiari loturiko enplegu erregulazioak. Neurria abian jartzeko, patronalaren onarpena izan da gakoa, Espainiako Estatuko sindikatu nagusiek onartua baitzuten jada. Espedienteak luzatzeaz gain, bestelako aldaketak eragingo dizkie neurriak beharginei. Pandemia hasi zenetik lehenengoz, enpresa batek erregulazio txostena ezarri ahal izango du bere jarduera "mugatzen" duten faktoreak badaude; lehen, enpresa ixten bazen baino ez zen hori baimentzen.