AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martutenen, etxerik gabeko hamabi pertsona bota dituzte etxe batetik

Kaleratuak izan diren pertsonek denbora daramate Oion Etxean bizitzen, eta hilaren hasieran bota zituzten jada bertatik. Orain, berriz kanporatu dituzte polizia-indarrek, eta atzerritartasunari lotuta eraman dituzte atxilo haietatik zortzi.

Atzo, asteartean, etxe-kaleratze bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) Martutene auzoan: berriz bota zituzten hamabi lagun Oion Etxetik. Donostiako Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean gauzatu zuten hustea, eta atxilo eraman zituzten etxegabetutako pertsonetatik zortzi. Espainiako Poliziaren dependentzietara eraman zituzten, atzerritartasunari lotutako arrazoiak direla-eta, ustez.

Kanporatuak izan ziren lagunek denbora daramate Oion Etxean bizitzen. Etxerik gabeko pertsonak dira, antza, eta hainbatetan bota dituzte eraikin horretatik. Maiatzaren hasieran, sute baten aitzakiapean, eraikina hustu eta bertan bizi ziren pertsonak kaleratu zituen Poliziak.

Atzo berriz bertaratu ziren polizia-indarrak, asmo berdinarekin. Donostiako Udaleko Hirigintza eta Osasun Publikoko teknikariak ere joan ziren, ustez, eraikinaren egoera aztertzera. Oraingoan, hori hartu dute aitzakiatzat etxe-kaleratzea gauzatzeko eta justifikatzeko.

Itxura denez, eta besteak beste EITBk aipatu dutenez, bada indarrean Oion Etxea eraisteko agindu bat. Urteak dira etxerik gabeko pertsonek aterpe eta bizitoki gisa erabiltzen dutela.

Amazonen jazarpen sindikala salatu dute langileek
Miseriazko lan-baldintzei aurre egiteagatik mehatxuak jaso dituzte Trapagarango lan-zentroko langileek. Logistika-lantokikoek ez ezik, azpikontratatutako bidalketa-enpresetako beharginek ere salatu dituzte lan-baldintza kaskarrak eta jazarpena.