AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxa faxista baten aurkako kontramanifestazioa Madrilen, hilaren 23an

Espainiako Falangea eta Nucleo Nacional Madrilgo erdigunean mobilizatuko dira, aldarri arrazistekin. Horri erantzuteko, talde antifaxistek kontramanifestazio batera deitu dute.

Espainiako Falangeak (FE de las JONS) manifestazio bat antolatu du maiatzaren 23rako, Madrilen. Madrilek auzo seguruak behar ditu. Birmigrazioa da irtenbidea lelopean egin du deialdia. 20:00etan hasiko da mobilizazioa, eta Callao Plazatik Tirso de Molinaraino luzatuko dute, antolatzaileek sare sozialetan zabaldu dutenez.

Komunikatuan, bertaratutakoei eskatzen diete "inoren banderarik ez eramateko", "aurpegia ez ezkutatzeko" eta "erakundearen megafoniak botatako aldarriak jarraitzeko". Martxak Nucleo Nacional talde neonaziaren babesa izan du, eta bere kamiseta ofiziala jantzita bertaratzera deitu ditu militanteak.

Horri erantzunez, kolektibo antifaxistek kontramanifestazio baterako deialdia egin dute. 20:30erako jarri dute hitzordua, Tirso de Molina Plazan, Gure auzoak defenda ditzagun. Etsaiaren aurka, eginbeharrak dei egiten digu lelopean. Deialdia sare sozialetan zabaldu dute, ezabatutako esbastika baten sinboloarekin batera.

Ategorrietako sarraskian eraildako langileak oroituko ditu Donostiako Kontseilu Sozialistak
Igande eguerdian egingo du ekitaldi politiko bat Trintxerpeko Gudarien Plazan, 'Oroimena borrokan eraiki' lelopean.