AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan da Goierriko Sare Sozialista

Iragan larunbatean, bere burua aurkeztearekin batera, lehen ekimen publikoa egin zuen Goierriko Sare Sozialistak. 'Iragana aztertuz, etorkizuna gorpuztu' lemapean bildu ziren Ordiziako Gaztetxean.

Pasa den larunbatean jarri zuten martxan Goierrin (Gipuzkoa) Goierriko Sare Sozialista, eta Ordiziako Gaztetxea izan zuen arkupe haren lehen agerpen publikoak. GSS-ko kideen arabera, "ildo sozialistaren hedapena zein gorpuztea, Euskal Herri mailan gauzatzen ari den fenomenoa da; eta eskualde mailako espresioa litzateke sare hau".

Adierazi dutenez, "ildo sozialistaren baitako koordinazio eta komunikazio funtzioak" beteko ditu GSS-k. Era berean, "beharrezko lan ildotzat" daukate "memoria politikoan sakontzea", "iragana aztertzeko eta etorkizuna eraikitzeko".

Aurreneko pausoak

Hargatik, antolatutako lehen ekimenean, V. asanblada eta euskal iraultza sozialista izan zen solasaldirako ardatz; modu horretan ekin zioten memoria historikoa lantzeari. Hala ere, "oraindik ikasteko asko" dagoela azpimarratuz, ikasturtean zehar ekimen gehiago egingo dituztela jakinarazi zuten. Hala, aurrerantzean prestatuko dituzten jarduerak "lehenbizikoa bezain jendetsuak" izan daitezen, "ekimenei adi egotera eta bertaratzera" dei egin dute.

Familia bat etxetik kaleratuko dute Barakaldon
Aurki kaleratuko dituzte etxetik emakume bat eta 15 eta 6 urteko haren bi semeak, Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Ezin dute etxebizitzaren alokairua ordaindu; hala, uztailean bota behar zituzten bertatik, baina epaitegi batek bi hilabeteko luzamendua ezartzea lortu zuten. Dena den, datozen egunetan izango da kaleratzea.