AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan da Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako kaleratze prozesua

Kiñu gaztetxeko kideek uztailean aurkeztu behar izan zuten epaitegian, eta ohartarazi zuten irailean abiaraziko zutela berriz gaztetxearen aurkako prozesu judiziala. Igorreko hainbat gaztek 2013ko udazkenean birjabetu zuten, aurrerantzean, gaztetxea izango zen eraikina.

Igorreko (Bizkaia) Kiñu gaztetxeko kideek abuztuaren 9an argitaratu zuten ohar bat, Kiñu gaztetxea arriskuan dago izenpean. Hala, jakinarazi zuten Sabadell bankuak eta Solvia higiezinen agentziak abian jarri dutela gaztetxearen aurkako kaleratze prozesua.

Auzibide horren harira, gaztetxeko kideek uztailaren 20an aurkeztu behar izan zuten Durangoko (Bizkaia) epaitegian. "Momentuz prozesua geldiaraztea lortu dugu, baina irailetik aurrera martxan jarriko da berriro", azaldu zuten.

Gauzak horrela, "antolatzen hasi" direla diote gaztetxeko kideek: "Egoera honi aurre egiteko irtenbideak eta alternatibak eraikitzera goaz". Bi hitzordu zehaztu zituzten abuzturako eta irailerako: "elkargunea" izan zuten abuztuaren 15ean, eta datorren irailaren 19an "dinamizazioa" egingo dute, 10:00etan. "Espekulazioaren aurrean, kiñuz gaztetxea defendatu", gaineratu zuten.

2013. urteko azaroan birjabetu zuten Igorren, aurrerago, Kiñu gaztetxea izango zen eraikina. Eizu Kiñu! dinamika izan zuten ardatz, eta ordutik izan da martxan "hainbat eragile eta elkartetako gazteek" zutik jarritako proiektua.

Emakume bat mehatxatu eta prostituitzera behartu dute Artikan
Hiru pertsona auzipetu dituzte Nafarroan, 27 urteko emakume venezuelar bati iruzur egin eta, mehatxuak tarteko, prostituitzera behartzeagatik.