AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan dira AAEAMko militante atxilotuen berehalako etxeratzea exijitzeko mobilizazioak

Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxera bidali zituen bi militante bizkaitarrak, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzita. Atxilotuen berehalako kaleratzea exijitzeko mobilizazioak antolatu dituzte Bilbon.

Atzo, azaroak 18, José de la Mata epaileak kartzelara bidali zituen Gaizka Astorkizaga eta Valentina Morisoli, Ertzaintzak astelehenean atxilotu eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ondoren. "Kalteak eragitea", "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete Usansoloko (Bizkaia) Morisoliri eta San Inazioko (Bilbo, Bizkaia) Astorkizagari; modu horretan, behin-behineko espetxeratzea agindu du epaileak.

Espetxeratuko militante bien etxeratzea exijitzeko mobilizazioak deitu dituzte egunotan. Gaur elkarretaratzea egin dute 19:00etan Bilboko Sabin Etxean, eta biharko ere deitu dute elkarretaratzera, 19:30ean Bilboko Etxebarrieta Anaien Plazan. Etzi, azaroak 21, manifestazioa izango da: Arriaga plazatik abiatuko da 18:00etan.

EHUko garbitzaileek protestak egin dituzte, ikasleekin batera
Gaur ere mobilizaziora jo dute EHUko garbitzaileek, "sektorearen duintzea" aldarri. Beste egun batez, garbitzaileen borrokarekin bat egin dute UIBk edota unibertsitateko emakume taldeek.