AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan dira Durangoko Gaztetxe berrian

Kaletik Gaztetxera asanbladak asteartean eman zuen Gaztetxearen irekieraren berri, eta hainbat lan egiten ari dira bertan egun hauetan. Une honetako egoera azaltzeko agerraldi bat egingo dute arratsaldean.

Aurrera doaz Durangoko (Bizkaia) Gaztetxe berria egokitzeko eta martxan jartzeko lanak. Kaletik Gaztetxera asanbladak asteartean jakinarazi zuen eraikin bat birjabetu duela Montorreta kalean, Gaztetxe bilakatzeko, eta lan-egunak izaten ari dira ordutik. Goizeko 09:30ean elkartzen dira gazteak auzolanean.

Gaur arratsaldean, 17:30ean, asanblada ireki bat egingo dute Gaztetxe berrian. Horren ostean, 18:30ean hasita, prentsaurreko batera deitu dute: gaur egungo egoeraren berri emango dute, Gaztetxe berriari dagokionez. Jarraian, kalejira bat eta Ibai Murgiaren kontzertu akustikoa izango dira.

Gazte Eguna zapatuan

Gaztetxea egokitzeko-lanak egitez gain, larunbaterako jarrita duten hitzordurako prestaketa-lanetan ere aritu dira asanbladako kideak azken egunetan. Izan ere, Gazte Eguna antolatu dute zapaturako, ekainaren 21erako.

Iruñeko Alde Zaharrean, etxegabetua izateko arriskuan jarraitzen du familia batek
Goizeko kaleratze saiakera geratzea lortu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, 09:00etarako baitzegoen ezarrita desalojoa. Hala ere, epaitegitik ez dute zehaztu ea gaurkoz bertan behera utzi ote duten: "Hau guztiz inhumanoa da".